Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maiz eta ugari hazten da papiroa Deltako zingiretan, Alexandriatik gertu-gertuan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.
-Hau duk Europako leku bakarra papiro basak oraindik hazten direna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.
Mutiko bat bahitzen duk, eta papiro-zurtoin bat hartzea debekatzen didak, legeak debekatzen duela eta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.
Papiroa ezin da tolestu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.
Jatorrizkoak izan zein kopiak izan, papiroa behar da idazlanak egiteko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.
Papiroan eta pergaminoan aurkitzen duten edozein arrasto begiramenik eta zehaztasunik handienaz kopiatzen dute. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.
Han zebiltzan lihozko beren tunika meheetan uzkur, papiroz eginiko oinetakoz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.
Idazlanak -papiroak edo larrutxak- nonahitik zetozen: Bizantziotik zein Alexandriatik, Pergamotik zein Sirakusatik, Antiokiatik zein Jerusalemdik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.
Ahmès-en arabera, papiro zaharrago batean oinarritua dago testu hori, eta Ammenemes III.a, XII. dinastiako seigarren erregearen erregealdian idatzi zen papiroa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.
Eta arrazoimena aienatzeaz bat-batera, papiroko hitz greko guztiak ahantzi zituen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 55. orr.
Papiro-orriak bata besteari itsatsi, eta makila baten inguruan biribilkatu eta zerrenda bat osatuz eratua zen "bolumen" bakoitza. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.
Bost metro luze ditu; 14 papiro-hostoz egina dago bilkaria, eta era askotako hamarka problema adierazten ditu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.
Baina ez zuen hartu Heraklitok bere neurtitzak irarriak zitueneko papiro-bilkaria besterik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.
Horregatik izan zen Egipto papiro-hornitzaile bakarra greziar mundu osoan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.
-Aspaldi esan nahi nian... nik zoro itxura egin behar izaten diat jaulierren aurrean, papiro batzuk bilatzen dituen artistarenaøø. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 87. orr.