Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Elurra malo-malo ari du", zioen papertxoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.
Esadazu, Iñaki, zein da zure izena, idatz iezadazu papertxo batean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 79. orr.
Helbidea papertxoan idatzita eman diot taxistari. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.
Bakoitzak papertxo batean, bestearengandik desio baina eskatzeko gai ez ginena idatzi behar genuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 372. orr.
Papertxoak igortzen dizkie, gizalegez baina irmo, zorra kita dezaten. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 25. orr.
Emmak sakelatik papertxo bat atera zuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 66. orr.
Testu haien antzekoak sortzen nituen, mila eratara, eta eskolako koadernoak bertsoz beterik neuzkan, eta neure logelako gau-mahaia ere papertxoz goraino. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
papertxo bat atera (5); papertxo bat luzatu (3); papertxo batean (20)