Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hautsontzia duten mila paperontzi ipiniko dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Hautsontzirik ez inguruan, nire zangoen parean zegoen paperontzi metalezkoaren ertzen kontra muturgabetu nuen zigarroa, barnera bota aitzin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.
Tinta-ontziak hartu eta gela osoa zipriztindu zuten, liburuak eta paperak birrindu, horma-irudiak urratu, paper-ontziak irauli, poltsak eta liburuak hartu eta gero leiho apurtuetatik behera bota. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.
Aspaldiko partez buru belarri aritu zen idazmahai gainean pilaturiko paperak eta txostenak biltzen, sailkatzen eta asko paperontzira botatzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 209. orr.
-Boleto zahar baten modura bota naute paperontzira, ez al da egia? -esan zuen Ruthek bortizki. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.
Egunkari bat ere hartu zuen paperontzi batetik, ez irakurtzeko, baizik eta bere burua estaltzeko. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 14. orr.
Zorterik izan ez duten beste paperekin batera, zaldi karreretako izenekin nahasian joango dira paperontzira bere analisiko emaitzak ere. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.
Atentatua eta bi egunetara bideo bat aurkitu zuten paperontzi batean, meskita baten ondoan. Berria - Harian 2005-03-08
Hiru kontainer eta bederatzi paperontziri sua eman. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 66. orr.
Gizon gazte batek, irribarre zabala ezpainetan, beraren buruaren gainean paperontzi itzulikatu bati eusten dio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 74. orr.