Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
paperjale izond/iz adkor asko irakurtzen duena.
"Paperjale" uste dut esaten zitzaiela lehen, egun osoa irakurtzen ematen dutenei. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 85. orr.
Eta horma artean, badakizue, denok egiten gara paperjale, arrasto ñimiñoen igarle, hodeien mugimenduen itzultzaile, denok egiten gara irakurle amorratuak paretaren kontra. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.
Letren oturuntzaren ondoren, paperjaleak ere biziko bada beste zer edo zer behar duela-eta, afaltzera eraman gintuzten. Berria - Kultura 2004-12-22
Paperjaleok ere badugu noizbehinka gutiziaren bat dastatu eta gogo-sabaia goxatzeko eskubiderik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 85. orr.