Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

papereria (orobat paperreria g.er.) iz paper sorta.

Herri gehienetan bada beti gizon argitu bat herriaren Historioaz arduratzen dena, papereria zaharra laket duena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 154. orr.

Bestalde, banekien zernahiko papereriak bete behar zirela eta beraz ibiliko ginela eskuin eta ezker, bulego horietan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

Egia esan, huraxe zen egiaz ulertzen nuen papereria bakarra.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 17. orr.

Egoitza berrien eraikitzeko, xaharren antolatzeko, partikularrek eraikuntzarako ukan ditzaketen maileguen papereria, horiek oro Pauetik pasatzen dira orain, ez Parisetik.  Herria   2005-06-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus