Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barkatu, baina ni ere paparazzi bat naiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.
Hasiera batean -"zure argazkilari ofiziala naiz"- arruntak, turistikoak, bisitaturiko tokiak [...] aintzat hartzen zituztenak; berehala, ordea, argazki pertsonalagoak, lehen planoa bilatzen zutenak, edota bera ustekabean harrapatzen zutenak -"barkatu, paparazzi bat naiz, nola edo hala irabazi beharra daukat eguneroko ogia"-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.
Argazkiak, "paparazzi-en lan txukunari esker" lortuak dira, antza, "begien atseginerako". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 65. orr.
Gogoratuko duk noski, duela hilabete batzuk Galesko Diana printzesa eta bere amorante zen Dodi Al Fayed Parisen nola hil hituen Pont de l'Alma zubian, beren Mercedes autoari motorrez jarraitzen zioten paparazziengandik ihesi, hain justu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 93. orr.
Azala ere diseinatu zuen: Joana eta abeslaria paparazziz inguraturik elkarri musuka. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 107. orr.