Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

papaia 1 iz Carica papaya zuhaitz tropikalaren fruitua, meloiaren forma eta tamaina, eta antzeko mamia dituena.

Pakana, papaia, ranbutana, salsifia, soja, tamarilloa, taroa, topinanburra, txaiotea, Txinako patata gozoa, txirimoia, zidra eta beste hamaikatxo ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Etxeak eta eraikinak ez ziren, haatik, desmasiak pairatu zituzten bakarrak izan, azukre-kanabera, banana eta papaia labore gehienak hondatuta geratu baitziren.  Berria - Mundua   2006-03-21

Papaia-entsalada baldar ikuzia eta chile soberaz maneiaturiko zerriki puska ahoratu bitartean, Charlyk enpresari tiki gisa zituen ardurez erauntsi zidan, su niretako ezezagunean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus