Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pantomima 1 iz hitzik gabeko antzezpena, mimika bidez antzezten dena.

Txaloka, orroka eta txistuka, abesti aberkoiak kantatuz eman genion amaiera pantomimari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

Beste pixka batez jarraitu zuten isilean, pantomima bateko aktoreak bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.

Baleteko pantomimak antzez-zama ere badakar dantzatik aparte, eta interpretazioaren beste eremu konplexua da.  Berria - Kultura   2004-10-01

Freddy Malinsek esan zuen Gaiety-ko pantomimako bigarren zatian buruzagi beltz bat agertzen zela abesten, eta inoiz entzun zuen tenore-ahots ederrenetariko bat zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 296. orr.

Komandante-ordearen erantzuna etorri da: konprenitzen duela pantomiman eskuartzeko gogorik ez edukitzea, tragedian parte hartzearekin aski dutela eta.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 109. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Antzerkietan pantomima aktoreek hitzik gabe istorio osoak dantzaz eta pantomimaz kontatzen eta adierazten dizkigute.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 176. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus