Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

panteoi 1 iz zenbait hilobi dauzkan eraikina.

Ospe zaharreko familiek panteoia gehienetan jatorrizko herrian izaten dutela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.

Beste batzuk ez zirela familiaren lagunak, baina ez zeukatela dirurik hilerrian panteoi bat erosteko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 145. orr.

Urtxipiatarren azken egoitza: panteoi bat, hiriko betidaniko klase ertain eta goraxeagokoek ohi dituztenetarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Polloeko lekurik hoberenean harrizko aingeru ederrez hornituriko panteoi baten jabe izatea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 295. orr.

Panteoi gotikoen hileta-estatuak bezain gris zegoen zerua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 331. orr.

Aitona Miguel bigarren aldiz atxilotu bazuten, fusilatutako hiru gazte panteoi familiarrean lurperatzeko baimena eman zuelako izan zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Bertan lurperatu zuten, familiaren panteoian, aitona Parenterekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 110. orr.

2 erlijio eta herri politeista bateko jainkoen multzoa.

Oro ziren blasfemoak; ez zuten soilik kristauen Jainkoaz gaitzesaten, baizik eta beren panteoiko dibinitate arkanoez ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 140. orr.

Heroi eta leinu aristokratikoen balentriak, gizarte-hierarkia, gizarte-arauak, ohiturak, lanbideak, jainkoen panteoi jakina.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

3 irud/hed

Kristautasun garailearen panteoian, Zibeles eta Isisen figurak Mariaren, Jainkoaren Ama Handiaren, antzaldaketan berretsi ziren, eta Mitras eta Sol Invictus-en ezaugarriak Kristoren aurkezpen militantean ikus zitezkeen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Panteoi katolikoko santuen zerrenda pasatzen hasi zen, egunekoetatik hasirik: "Santa Nunilona, birjina eta martiria; Anercio, obispoa; santa Salomé, alarguna, Alodia edo Elodia eta Nulina, birjina santak; Córdula eta Donato".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 53. orr.

Ondo ezagutzen zuen, noski, pentsalari hura, bere panteoiko maila gorenean jarrita zeuzkanen artekoa izaki.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 34. orr.

Historiak gaiztoen panteoian jarriko du.  Berria - Harian   2006-03-12

220 eta 284 dituk panteoi pitagorikoko bi zenbaki adiskide ospetsuenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 98. orr.

Hiztegiak, entziklopediak bezalatsu, hizketaren panteoi dotoreak besterik ez baitira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 289. orr.

4 Antzinako Erroma eta, jainko guztiei eskainiriko tenplua.

Izaki idealek ez zuten elkarri bultzaka ibili beharrik erromatarren panteoian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.

Europa eta Afrika, Grezia eta Egipto, greziar panteoia eta egiptoar jainkoak uztarturik, zazpi gizaldiz izango da Alexandria greziar munduaren museoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Bertso horietan zehar oraindik paganoa den aristokraziaren espiritua arnasten da, Erromatar Inperioaren hondamenaren kausa panteoi helenikoaren tradiziozko gurtzaren bazterketan ikusi zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

panteoi eder bat (3)

pantera beltzetako kide (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus