Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
panteismo iz Jainkoa eta unibertsoa gauza bera direla aldarrikatzen duen doktrina filosofikoa.
Kristau erlijioak trepanaturiko panteismo light bat. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.
Teologian [Servet-ek] Tomas Akinokoaren Summa Theologica gaurkotu, atondu eta apailatu zuen (nolabaiteko panteismoa defendatuz). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.
Baruch Spinoza maitearen panteismo zintzotik oso gertu sentitzen zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.
Heterodoxia espainola panteismoan laburbiltzen da, horren maisu handiak Averroes eta Maimonides ei dira. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 36. orr.