Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

panpox 1 izond/iz polita, ederki apaindua dena.

Lehen lerroko emazte panpox batek, urre eta zilarrezko bere girgileria ozenki inarrosiz, arrosa zimel bat aurtiki zion aurpegira.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 75. orr.

Hatsa zintzurrean trabatzeko moduko neska panpoxak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.

Zu bai neska panpoxa; esaten dizut bai, zu zarela onena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 181. orr.

Gaurko antzezle panpox asko ere onddo hutsak dira, makilajea kenduta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 82. orr.

Norma Jeanen irudiko estralurtar panpox bat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 192. orr.

Zer nahi duzu egitea, panpox horrek?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 29. orr.

-Rosario? -erantzun zidan noizbait- panpox hau hire bila etorrita, zertarako nahi duk hik atso zalamandrana hori?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 296. orr.

Aise barkatzen ahal zitzaion Edurne bezalako panpox loti bati.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

2 irud/hed

Gasnak, ogi zakuak eta oilasko panpoxak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 43. orr.

Tadjikek eman zion lehen dirutzarekin Rivoli karrikako magasin panpox batean aratxe larruzko zapata zuri-beltzak erosi zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

Akordatzen naiz [...] eguraldiari buruz hitzalditxo bat emango ote nien Goierriko herri panpox batetik, Zeraindik hain justu, deitu zidatenean sentitu nuen zirrara.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 151. orr.

Zahar etxeak bera ere zahartua dago, izanagatik ere kanpoz itxura panpoxa.  Herria   2005-02-10

Afari denboran, Abelek, mahaiaren erdian ezarri zuen kutxa panpoxa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 70. orr.

3 (adizlagun gisa)

Cadinek panpox agertzeko gogoa ere izaten zuen batzuetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Igandeetan panpox samar jartzen dute, pittin bat, apenas.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emazte panpox (3)

neska panpoxa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus