Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
panpaka adlag ipar kolpeka.
Orai artio manifestaldiak ari ziren haren gaitzesteko, orai panpaka dira hasiak elgarren artean Chavez presidentaren kontrakoak eta haren aldekoak. Herria 2003-01-09
Gero, hasperen-korroka luze baten ondotik, bere logelako ateari panpaka hasi zitzaion, jo eta jo. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.
Sutan atera nintzen haren etxetik, kanpoko atea panpaka itxiz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 224. orr.
Legarrezko bazterrari jarraikiz, ahal bezain urrun joan naiz arroketan barna, bihotza panpaka. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 147. orr.