Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

panpa1 1 iz Hego Amerikako eremu zabal zuhaitzik gabea.

Guk bai, gure zelai eta panpa guzietan, erran dezakegu esperientziaz eta ikusitik, nolako den euskalduna: badirela bai euskaldunak, egungo Argentina huntan.  Herria   2005-07-07

Biharamunean, Baltasar Espinosak, galeriatik urak hartutako soroei begira, bere artean egin zuen panpa itsasoarekin parekatzen duen metafora ez zela, goiz hartan behinik behin, erabat faltsua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 193. orr.

Haien odolean iraun zirauten, zantzu ilun gisa, kalbinozalearen fanatismo gogorrak eta panparen sineskeriek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.

2 (P larriz)

Harengandik ihesi, Vigon itsasontzia hartu eta Panpan duen anaia Manoelengana doa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 237. orr.

Orain urte asko, Ondarroako gizon bat Argentinako Panpako lurraldeetan zebilen bere behi-taldearekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

Lehengo egunean El Eco del Sur-en albiste labur bat irakurri nuen Panpa-ko tigrillo-aren desagertzeaz: joan den mendetik gautxoek gupidarik gabe ehizatu dute, aziendaren babesaren aitzakiaz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 96. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arratsaldeko ordua zen eta panpa-haizea sartzen zen etxean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 221. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus