Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

panoramiko 1 izond ikuspegi eta kidekoez mintzatuz, eremu zabala hartzen duena.

Gasteizko bi argazki panoramiko.  Berria - Kultura   2004-05-07

Bat-batean, hantxe bukatu basoa, eta paisaiaren ikuspegi panoramikoa agertu zitzaien, harik eta, halako batean, tupustean, bideak Sena ibaiarekin topoz topo egiten zuen arte.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Eszena baten pertzepzioa, berriz, panoramikoa da beti, eszena horretako edozein puntu ikus daiteke (eta denbora guztian gordetzen dugu gogoan aukera hori).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Gure pertzepzioa [...] zerbaiten ikuspegi panoramikoa eskaintzen diguten puzzle baten piezen antzekoa da.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 176. orr.

Karrikaren bi aldeetan soako panoramiko bat bota zuen Mikelek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 86. orr.

2 irud/hed

Pissarrok begi panoramikoa du, eta Cezanne, aldiz, margotutako motibora hurbiltzen da.  Berria - Kultura   2006-03-01

Nire lagun batek ez daki nor diren bere seme-alabetako biren aitak, hain modu panoramikoan egiten zuen txortan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus