Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikuspegiak handik lerro biguneko panorama zabal bat hartzen du, berde bizi-bizikoa, harkaitz zorrotzik gabe, sasiarte ilunik gabe, gogortasunik eta basakeriarik gabe. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Beste batzuetan hori baino gogorragoa zen mendi-ibilialdion kontua: sekula ez txango lasai horietakorik, zeren Sandrok esaten baitzuen ezen, panoramen ikusmirarako, astia izango genuela berrogei urteetan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.
Oinez jarraitu baitu fantasmei buruz pentsatu bitartean, eta G letran baitago jadanik, panorama zabal bat mende hartzen duen gailurrean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 58. orr.
Ez dut uste dorretik ikusten den panorama hobetu duzula pentsatuko duenik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 321. orr.
Horregatik, opariak natura osoaren aurrean eta ikusmira eta panorama ederrena zuten mendi kaxkoetan eskaintzen eta ospatzen zituzten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.
Panoramaren hondo-hondoan behar du Veneziak, bero goriak eragindako lanbro errean kulunka. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.
Nobela honek letra garaikideen panorama errotik eraberritzen du, eta kritikak hori hala dela apalkiro baieztatu beste erremediorik ez du izanen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.
Beasaingo institutuan, berriz, oso bestelako panorama aurkitu nuen, alderantzizkoa zehatzago esanda: gure irakasle guztiak laikoak ziren, oso-oso laikoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.
Euforia arte garaikidearen panoraman. Berria - Kultura 2006-02-12
Askoz txukunagoa zen panorama hasierako hartan, garbiagoa: "materia eta energia osoa izugarrizko dentsitatea zuen puntu batean kontzentraturik" zegoela dio entziklopediak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 59. orr.
Panorama zabal bezain heterogeneoarekin egiten dugu topo eremu horretan: Edinburgheko Programa Sendoa (D. Bloor, B. Barnes, D. Mackenzie, etab.), Laborategiko Ikasketak (B. Latour, S. Woolgar, K. Knorr-Cetina), Erlatibismoaren Programa Enpirikoa [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.
Emakume nahiz gizon izan, panorama iluna daukagu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 216. orr.
Panorama ederra aurkituko din gure ume gaixoak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 121. orr.
Ederra panorama! Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 192. orr.
Handik urte batzuetara, goitik behera aldatu zen panorama. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.
Esan zioat, herrian zer panorama dagoen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 34. orr.
Baina ez bazegoen alternatiba hori, orduan panorama nahasgarria zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.
Izan ere, azken hilabetean belztu egin da panorama ekonomikoa. Berria - Ekonomia 2004-08-11
Euskal Herriko egungo panorama politikoan, joera fundamentalistak dira «arazo nagusia». Berria - Harian 2005-08-25
Gero, denborarekilan gauza horiek panoraman sartzen dira eta ezin baztertuzko bihurtzen. Berria - Euskal Herria 2004-02-05
panorama politiko (3); panorama politikoa (5)