Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Brontzezkoak ziren haien panopliak, brontzezkoak etxeak eta brontzez goldatzen zuten lurra (artean ez baitzen burdina ilunik). Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.
Hots, armategi genetiko oso bat, estu lotua, uste izateko zenez, zelulen erdibitzea haien desberdintzearekin loturik zehazki erregulatzen duten geneen panopliarekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.
Baina panoplia guztia, jokoan dauden egituren hierarkia guztia, gene azpiratzaile bakarrak jartzen du martxan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.
Eraketez, positibotasunez, jakiteaz, jardute diskurtsiboez hitz egin duzu: hitzen panoplia oso bat, zuk harrotasunez euren berezitasuna eta euren ahalmen harrigarriak azpimarratzen dituzularik une oro. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 225. orr.
Bi mila urte barrukoek ere guri errukiz eta konmiserazioz begiratuko digutela, gure panoplia teknologiko zaharkituaren, gure uste barregarrien, gure kezka ulertezinen berri izatean. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 44. orr.