Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hesteetatik kanpo duodenoaren ondoan dagoen organo txiki bat da pankrea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Ribadullari, jasan zituen kolpeen ondorioz, pankrea handituta duela diagnostikatu diote Basurtuko ospitalean. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
1996an pankrea lehertu zitzaionetik, Martynen osasun arazoak areagotzen joan dira urtetik urtera. Berria - Kultura 2004-05-13
Fibrosi kistikoa, berriz, arnas aparatuari, pankreari eta izerdi guruinei erasaten dien gaitza da. Berria - Gaiak 2004-11-02
Digestioan parte hartzen duten entzima gehienek ingurune azidoan lan egiten ez dutenez, pankreako jariakin bat injektatzen zaio lehenik janari likidotuari, neutralizatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Pankreako zelulek intsulina jariatzen dute. Berria - Gaiak 2004-10-01
Pankrean intsulina sortzen dituzten zelulak babesteko proteina bat da gaixoei txertatzen zaiena. Berria - Gaiak 2004-12-14
Pankrea-urin kantitatea 0,7 litro ingurura iristen da egunean, eta entzima asko ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Ezin digerituzko hondakinak, heste-paretetako zaborrak, behazun eta pankrea-urin hondarrak eta hestean bizi diren bakterio pila edukitzen ditu heste meharraren azken muturretik heste lodira igarotzen den gaiak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.
3.600 gibel-transplantetik gora, 665 pankrea-transplante, 127 birika-transplante eta 125 bihotz- eta birika-transplante. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.