Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

panfleto (orobat panfletu g.er.) 1 iz idazki laburra, izaera politikokoa, norbaiti edo zerbaiti gogor erasotzen diona.

Agintea probokatzeko erabiltzen den pieza literarioa da panfletoa; irakurleari atsegina emateko ere sortzen den idazkia, ironia fina erabiliz, irudimen sinbolikoa baliatuz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

Bada kontu honi buruz beste ikuspegi bat ere, Pablo Lafarguerena, eta 1880ko Le droit á la paresse haren panfletoan oinarri duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.

Eragin handikoa izan zen, halaber, 1944an Beveridge-k argitaratu zuen Full Employment in a Free Society panfletu keynesianoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.

Alde batetik gaztelaniaz eta bestetik euskaraz irakurtzen zen panfleto haietan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 354. orr.

Panfleto soilean geratu gabe hori guztia adieraztea ez zen lan makala.  Berria - Kultura   2006-04-19

Panfletoek zein pintadek arrazoi zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Pentsatzea ere delitu zen garaian, panfleto batzuk aldean zeramatzala eta, kartzelan sartu zuten.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 90. orr.

Haren senarra sarritan ikusia nuen unibertsitateko janlekuan panfletoak banatzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.

Bilera gelan sartu orduko, panfletoak bota zituzten eta oihuka hasi ziren hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren alde.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Manifestuak, panfletoak kaleratzen dituzte.  Berria - Kultura   2006-01-03

Ordurako zerua bonba-hegazkinen zurrumurru astunak harturik zegoen, eta haietatik kulunka leunez jaisten ziren panfleto horiak airean, honelako ziri-bertso espantagarriak mandatu: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.

Panfleto asko ez dago irakurri ere egiterik: ideologiaz gainzamatuta datoz, substantibo bakoitzeko hiruna adjektibo pilatzen da eta akats ortografiko ugari dauzkate.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

2 irud/hed

Latineko irakasleak, Blas Mendibe hark, bere kongregazioaren panfletoak multikopiatzeko hartzen gintuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.

Aspirinaren propietate mirakulosoez edo Bisolvon Compositumaren onurez panfletoak idazten ote dituen nago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.

Liburu hau panfleto bat da.  Herria   2004-07-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hamazazpigarren mendetik hemezortzigarrenera igarotzerakoan zertu zen panfleto-gerrak -Swiftek "Liburuen gudua" deitu zuenak, bertan lehiakideek "antzinakoen" eta "modernoen" meritu erlatiboen arazoa eztabaidatzen zutelarik- haizeak zein aldetatik jotzen zuen erakutsi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 292. orr.

Sukar irultzaileak kiskalita, ordutik aurrera alderdi "patriotikoko" panfleto-egile eta suspertzaile handiena egin zen Jean-Baptiste Cloots.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.

Sekulako zartada eman zidan, esate baterako, sinadurarik batere ez zeraman panfleto-gai labur haietako bat irakurtzeak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 196. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hara zer den "sindikatu amarillua" Azkoitian 1920an ateratako greba panfleto baten arabera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ustezko panfleto terroristaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus