Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Despatxua altuera ertaineko panelez banatuta zegoen, eta hosto mamitsu eta berde argiko bi landarek apaintzen zuten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.
Panel atedunak, baina, desplazatu daitezke agertokian zehar eta zubi-lan sinboliko interesgarria betetzen dute mugimenduaren eta interpretazioaren artean. Berria - Kultura 2004-11-07
Panel aglomeratuz egindako ate sinple eta dekorazio-konplexurik gabekoaren leihakumetik Josebak ia ezin zituen ikusi bezeroak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 34. orr.
Gela modernoa zen, formikazko panel zuri asko zituena, kolore bereko lanparak ere ugari -globo formakoak, esango nuke-; nasaia eta aseptikoa, oker ez banago. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.
Salmahaiaren atzealdean, panel osoa hartuz, eta baita ezkerraldean eta dendaren hondarrean ere, beste ispilu batzuek argitasun aintzirak eratzen zituzten marmolezko plaken artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Ate erraldoi bat, haritzezko armazoi batek eutsitako panelekin, presondegiko atalagaz eta ziudadelako sarrailekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.
Gela hauetan zokaloaren gainean pintura beltzarekin moldatu eta bukatu behar dira panelak, tartean triangelu batzuk sartuz okrez edo bermiloiez. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.
Langeten altuera ateko panelen hiruren batekoa izango da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.
Kolomen ordez, adibidez, kanabera luzeak jartzen dira, frontoien ordez panelak hosto kiribil eta bolutekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3390. orr.
[Ur ontziaren] ezpain haietan ere baziren irudi zizelkatuak, panel koadratuetan, ez biribiletan. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,31
Honela zeuden eginak orgak: marko batzuk eutsirik, panelak zituzten; [...]. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,28
Markoen arteko paneletan zizelkaturik lehoiak, idiak eta hegadun izakiak. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,29
Arbelarena ez zen ordurako negozio ona; panel elektrikoak izan ziren garai batean alor emankorra, baina bakelitak aurrena eta plastikoak gero eman zioten errematea. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 83. orr.
Aitak leihoak iluntzeko panelak konpondu zituen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 37. orr.
Milaka panel holografikorekin egindako pieza da, eta besteak izpiak ur-lurrun errezel batean proiektatzen zituen. Berria - Kultura 2004-08-11
Ruche jaunaren itxura sinesgogorra ikusirik, fatxadak 240 panel zituela esan zion beltxaranak, eta panel bakoitzak ehundik gora irekidura zituela, orobat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.
Makal-zurezko panel mehe batean margotu zuen Da Vincik [...] munduan den irririk ezagunenetakoa, Giocondarena, eta panel mehe horren egoera uste zuten baino okerragoa dela adierazi dute aztertu duten adituek. Berria - Kultura 2004-04-28
Zortzi gris lana beha daiteke Guggenheimen, beira esmalteztatutako zortzi panel. Berria - Kultura 2004-06-22
Segurtasun sistema aldatua zeukaten eta, lehengo atezain automatikoaren tokian, zeinek bizilagunekin hitz egiten uzten zuen, zenbaki eta letradun panel bat bakarrik ikusten zen orain, mikrofonorik gabea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 202. orr.
Produkzio-kurben panel handiak, lauhileko langilerik onenen argazkiak eta kontsignez beteriko iragarkiak hormetatik kendu eta apenas aldatu zuten ezer lantegi nagusian. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 31. orr.
Camden Towneko metro irteeraraino jo zuen eta berriro gelditu zen alde hartako mapa zuen panelaren aurrean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 213. orr.
Ugalderen lana eta bizitza biltzen zituzten panelak jarri zituzten hitzaldi aretoko atarian. Berria - Euskal Herria 2004-11-12
-Nora goaz hemendik? -galdetu zuen bat-batean Lucyk autobideko paneletarantz begiratuz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 253. orr.
Kortxozko panel handi bat zuen bulegoko horma batean eta haraino inguratu zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 31. orr.
Panel batean erakusten zituen soldadoak kasernara joaiten bozkariotan, eta beste panelean judu sudur makur bat, fraide tripahandi bat eta apez jantzi zaharkitu bat herrestan zihoazenak kanpalekura. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.
Panel publizitario erraldoi eta koloretsuak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 24. orr.
Panel eskerga horretan argazkiak, eskemak eta grafikoak, mapak eta han-hemendik harturiko ebakinak eta prentsa orri moztuak zeuden txintxetaz josita. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 31. orr.
Beste edozein hiritan ere ikusten diren publizitatea jartzeko panel handi horietako batean soldadu errusiarra eta amerikarra daude, alde banatan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 334. orr.
Hegaldien panel argitsuei begira. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 23. orr.
Halere, kartel eta panel ugari jarri ditugu inor galdu ez dadin». Berria - Kirola 2004-07-15
Hor dauden panel tematikoek azaltzen dute Burdin Aroari buruzko ezaugarri nagusienak. Herria 2002-10-03
Eguzki panelak zikin-zikin eginda izan dituzte behin baino gehiagotan hauts ekaitz bortitzen ondorioz, eta bateriak agortuta. Berria - Gaiak 2006-01-03
Hozte paneletako batek hainbeste ur isuri zuen labearen barruan, ezen hondakin geruza hoztu egin zuen. Berria - Ekonomia 2004-07-16
Sarrerako stickerren bidez Kim Hiorthoy-k egindako horma panela eta lurrean ikusleak hartzeko dauden posterrak (jadanik ezin dira hartu irailera arte ez iristearen beldurrez) kaleko artearen desaktibazioa eta debaldeko artearen inguruko hausnarketa egiten du. Berria - Kultura 2004-07-09
Egunetik egunera handituz doan argazki paneletik bere argazkia kenduko dik Inak, txaloen artean, eta afaltzera joango dituk gero, Herrikora. «Bizia lo», 2003 - 120. orr.
Bennik Berlusconiren kanpainako irudi panelak ikusten zituen autotik, ehun metrotik ehun metrora. Berria - Harian 2006-04-09
Mezara joan nintzen azkenean, gertaera batek bultzatuta: haritzak moztu eta iragarki-panel handi bat ipini zuten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 61. orr.
Faroen argi-zipriztinak zuhaitzetan, etxeetan, publizitate-paneletan eta telegrafo-zutoinetan barreiaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.
panel handi bat (3)
eguzki panelak (3); iluntzeko panelak (6); iluntzeko panelak kentzen (3)