Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta, noiz eta biharamuneko hil-elizkizunetan gure aita izan zenaren panegirikoa egin baitzuen, heroitzat eta saindutzat hartu zuen hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 378. orr.
'Minbizia' esaten ez den bezala; 'gaitz larri bat' omen da; 'luzaroan gaitz mingarri baten aurka egin zuen borroka', idazten dute kazetariek minbiziak eraman duenaren panegirikoan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 43. orr.
Ikus Plinioren Panegirikoa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 361. orr.
Helendar izena, esango du Isokratesek Panegirikoan, ez dagokio jatorriari, jiteari baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.
Are, komunitatearen balio kultural-moralen transmisioa lot liteke odolarekin, eta odolaren panegiriko bat kantatu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.
R. de Maeztu-k, Unamuno-ren Lore Jokoetako diskurtsoaren iruzkin panegirikoan, beste hauxe adierazten duela, [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 110. orr.