Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Morroi batek panderoa jotzeari ekin ziolarik, Morgiana ikusgarri aritu zen dantzan, han zeuden guztiak zoratzeko moduan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 111. orr.
Farfailez jantzitako eta itxura tristeko bi soinulari ari dira arrabita eta panderoa jotzen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.
Kantariak aurrean, musikariak atzean, neskatxak tartean, panderoa joz. Elizen arteko biblia Sal 68,26
Afeminatuen sinbolotzat hartzen zuten panderoa, Zibelesen apaiz maritxuek erabiltzen zutelako. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.
Txanponek dantzarien zinbalak jotzean sortzen zuten soinuarekin nahasten ziren oraindik ere dutara eta panderoen azken marmarrak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.
Bi lagun motor gainean, soinu, pandero eta guzti. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 44. orr.
Gazte aldra asko joan ohi dira bidean soinu joten, dultzaina, pandero, atabal, hauspo soinu eta honakoekaz, ikotika eta ujuka zoro-zororik. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.
Pantxikak bazituen panderoa jotzen zuten beste bi ahizpa ere, Martzelina eta Juliana. lagunak, panderoa jotzeaz gain, kantatu ere egin behar du. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 32. orr.
Elgetakoa, Jexux Beoterekin batera pandero jotzen aritzen zena! Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 126. orr.
Pandero joten etxean bertan hasi nintzan, txarri-afarietan eta halan, panderorik geunkanean. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 26. orr.
Serafinek ere, etxeko emakume bat ibiltzen zuen lagun panderoarekin kantuan, Antoni arreba. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 33. orr.
Beren burua berotu egiten zuten eskuetako zinbalekin kriskitinak joz eta pandero moduko batzuk, daire izenekoak, hatz puntaz astinduz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.
Pandero politinbrikoaren eta pandero multitinbrikoaren asmatzailea eta fabrikatzailea da. Berria - Kultura 2004-06-09
Gogor tematu ziren Ximon eta Jexux nire pandero-zaletasuna sustatzen, baina haien lanak ez zuen ondorenik ekarri. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 127. orr.
Olerkaria gitarra-jole, argentinarra abeslari, eta Julen pandero-astintzaile, lurreko arlote txirulariaren noizbehinkako laguntzaz. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 85. orr.
Lehen bakarrik ibiltzen ginen, orain berriz panderoarekin beti. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 31. orr.
Besta giroa izan zen nagusi, trikitilari eta pandero joleen laguntzari esker. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Kepa Arrizabalagak hamabosten bat urte egingo zituan Rufino Arrolaren panderojole, 1977 ingurutik 1992ra arte. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 17. orr.
Pieza berriak ere sortzen zituen, eta bere emaztea, Juliana Esnaola "Muxillo" panderojole zuela, herriz herri eta auzoz auzo ibiltzen zen soinua jotzen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 13. orr.
Txistulariak, trikitilari eta pandero jotzaileak... Berria - Kultura 2004-11-13
Kataolatzak erromeriaz erromeria Juliana Zubizarreta pandero jotzailea izan zuen lagun sarritan. Berria - Kultura 2004-09-08
Tarteka garaje batean elkartzen ziren Jexux eta Ximon, soinu-jotzailea eta pandero-jotzailea, garai bateko erromerietan ikasitako piezak jotzeko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 126. orr.
Carlo Rizzo pandero jotzaile italiarra ekainean izan zen Euskal Herrian, orduan ere Trikiti Elkarteak gonbidaturik. Berria - Kultura 2004-11-23
pandero joten (3); pandero jotzaile (5); pandero jotzailea (10); pandero jotzaileak (16)
panderoa jotzen (13)