Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
panderista iz panderu-jotzailea.
Arruabarrena etxegileak bazeukan seme bat panderista, eta maite zuen trikitixa. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 44. orr.
Sakabik Egañazpi hartzen duelarik lagun hasten da trikiti munduan panderistaren izena soinujolearen ondoan agertzen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 42. orr.
Kantabriako panderista gazteen ordezkari nagusiak bilakatu dira Soltxu eta Miriam, galtzear zegoen tradizio baten oinordeko. Berria - Kultura 2004-11-28