Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Segur aski, nire hankaren kontua zela-eta amarekin izaniko elkarrizketek izanen zuten errua, penizilina gaixotasun guztien kontrako panazea baten modura ikusaraziko baitzidaten. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 91. orr.
Gero eta nabariago agertzen da prentsan eta komunikabideetan medikuntza genomikoa panazea berri gisa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Zelula amak ez dira panazea, eta medikuntzaren gainerako alderdiak ere oso garrantzitsuak dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Kontsumitzaileari informazio ona garaiz eskaintze hutsa ez da beti erabateko bermea, panazea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 79. orr.
Transgenikoak ez dira panazea, FAOren arabera. Berria - Gaiak 2004-05-18
Politikariak itsututa dabiltza honelako azpiegiturekin, eta uste dute panazea bat direla beren jarduera sozio-politikoarentzat. Berria - Kultura 2006-02-04
Ez da panazea izango, baina bai oinarrizko tresna bat, ez soilik eskumenei dagokionean, herriari proiektu komun baterako ilusioa pizteko ere. Berria - Mundua 2004-10-23
Buru mendebaldartua zuten hindu-estatugizon haiek bilaturiko politikak huts eginez gero, zalantza gutxi egon zitekeen errusiar panazea lehiakidea sartuko zela Indiako nazio-programan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.
Desadostasun horrek sakon sustraituriko egonezin espirituala sortu zuen, Mendebaldeko ereduaren arabera antolaturiko indiar nazio-estatuarentzat independentzia lortzearen panazea politikoak sendatu ezin zuena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 189. orr.
Koitoa ez da panazea, eta, gainera, emakume gehienek ez dute orgasmorik izaten koitoa eginda. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 152. orr.
ez da panazea (4)