Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
panamar izlag/iz Panamakoa, Panamari dagokiona; Panamako herritarra.
Taldeko burua Danilo Perez panamar pianista eta musikagilea da. Berria - Kultura 2004-07-23
Ofizialki panamarra bazen ere, egoitza nagusia Santanderren zeukan nabiera batena zen, izatez. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 267. orr.
Nongoa zara Catharina, txipretarra edo suediarra edo panamarra. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 179. orr.