Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gainetik paltoa janzten zuten, zaindariak ez zitezen kontrabandako jantzi haietaz ohar. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 176. orr.
Eskuak paltoko sakeletan zatxizkan gehienetan, begiak pindar. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.
Galtzoin beltzak, kolore deigarriko atorra bat, palto beso motx urdin ilun bat eta gerriko gorri bat atera zituen kutxa batetik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.
Zazpi ehun euro balio dituen larruzko paltoa erosi dut. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 295. orr.
Musikariak galtza gorritan eta palto urdinetan dira, dena brandebourg-ez apaindurik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.
Lehendakariaren bizkartzainak alde orotara barranda zeuden, eskua palto azpian zeramaten pistolen gainean, zer gerta ere! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 41. orr.
Marcek palto kakiaren barruko sakelan zeraman bere emaztegaiaren potreta. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.
Gizon ttipitoa [...] bere gantza-guneen gordetzera entseatzen zen, uda edo negu zango sagarretarainoko palto luzea jantziz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.
Beti bezala, beltzez bezti zen, lepo-hegi gogordun palto laburra zeramala, galtza motz, galtzerdi eta zapatekin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.
Gizonak izerdi lapetan zeuden oihal lodiz egin palto eta xenilak soinean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.