Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero palomitak banatzen hasi zen, eta gero sandwich-zatiak, eta postrerako, ilunetan ordurako, bizkotxoa, dena ere eskuko poltsa oparotik aterata. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 78. orr.
Belarra zea dek, behiek-eta jaten duen gauza berde hori, eta artuakin palomitak eiten dituk. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 37. orr.
Palomitaz eta txokolatez eta goxokiz eta aldizkari pornografikoz horni zitzaten bitartean, ez zen haiengan errezelo arriskutsurik sortuko. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 187. orr.
Palomita-zorro bat erosi du turista-bikoteak, binakako bakardadearen entretenigarri. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.
Argiak itzalita zeudelarik eta ikusleak palomita-jate isilekoan, bada, Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 184. orr.