Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

palmondo 1 iz eskualde beroetako zuhaitza, enbor luze, latz eta soilekoa, enborraren buruan hosto handiz osaturiko adaburua duena eta loreak mordoetan dituena, fruitutzat datilak ematen dituena (Phoenix dactylifera etab.). ik beherago 5.

Palmondo eta magnolioen arteko bidetik barrena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

Palmondoen azpitik ibili dena ez da sekula izango lehengoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.

Palmondoaren hosto zorrotzak ukitu ditu, arrosa ernatu berriak usaintzeko makurtu du burua.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 67. orr.

Palmondo hartako hostoak hartzen zituzten, eta berehala paratzen zituzten lepoan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.

Zabor pila batean, herriko akerra ahaleginean ari zen aurreko urteko palmondoaren hostoak txikitu nahian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

Elbarriturik zeudenak asto gainean ezarri eta Jerikora, Palmondoen hirira, eraman zituzten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,15

Elimera, hamabi iturburu eta hirurogeita hamar palmondo zituen oasira, iritsiz, bertan etxolatu ziren.  Elizen arteko biblia   Zen 33,9

Iruditzen zait ez dela nahikoa haiei palmondoak eta koroak eskaintzea, baizik eta garaipenaren ohoreak eskaintzeaz gainera, jainkoen artean ere leku bat egin beharko zaiela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.

Patxadaz sartu zen, burua tente, palmondoen irudiko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

Bularrak ikusiak zizkion, apenas bi loto lili izatetik palmondoen bi fruitu izatera igaro, eta azkenik bi granada mardul bilakatu zirenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Palmondoen adaburu lumatsuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

2 (izenondoekin)

Basoarte amaigabea, zarratua, tarteka indiar txabola multzo bat edo beste, erro agerizko zuhaitzen pean ostendurik, palmondo bakan batzuk ere bai noizbehinka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Gure mahaitik Atlas Handiko mendikate elurtua ikusten genuen, eta hiriaren parte handi bat, palmondo lerdenak jaun eta jabe zirela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Bungalowen patioaren erdian dagoen palmondo ahul mendreari begira.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 9. orr.

Hallean mutil ilehoria suteetarako ontzi batean patxadaz oka egiten topatu zuten, palmondo artifizial baten azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.

palmondo berdea hagaxka bat bezain malgua da, eta beraren hostoetan aizto-zorroztearen soinua dagi haizeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

Orokaiven etxeak zutoin edo taketen gainean eraikita daude, eta zorua elkarri lianekin lotutako palmondo beltzaren oholez eginda daude.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 82. orr.

· Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago, gainerakoek bezalaxe, ura eta palmondo igali emaile ugari duena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pezoz, egurrez, banbuz eta palmondo hostoz eginak daude.  Berria - Mundua   2006-02-18

Eskuetan palmondo hosto eta zedro sortak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 109. orr.

Bere buruari haize ematen ari zaio palmondo orri batekin.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 133. orr.

Arbola jorien fruituak, palmondo-erramuak eta zuhaitz hostotsuen eta erreka-bazterreko sahatsen adarrak eskuetan harturik.  Elizen arteko biblia   Lb 23,40

Oihanak soiltzen ari dira Sumatrako ekialdean, legez kanpo askotan, palmondo sailak sortzeko.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Negeb eta Jerikoko -Palmondo hiriko- haran-ingurua, Tzoar hiriraino.  Elizen arteko biblia   Dt 34,3

Zure taxua palmondoarena, eta bularrak palmondo-lukuak.  Elizen arteko biblia   Kt 7,8

Atalondoaren albo-hormetan, saredun leihoak eta palmondo-irudiak zeuden, bai eta tenpluko eranskinetan eta aterpetxoetan ere.  Elizen arteko biblia   Ez 41,26

Han ur berotan sarturik garbitu egin zituzten krabelin lurrinez eta gero palmondo olioz igurtzi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 230. orr.

Urrutitik adi zitezkeen haren palmondo-ardo bufadak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.

4 (Valentziako Mostrako sari gisa)

Pjer Zalica bosniarraren Gori Vatra filmak irabazi du Valentziako Mostrako sari nagusia, Urrezko Palmondoa.  Berria - Kultura   2004-07-25

Luis Filipe Rocha portugaldarrak jaso du Zilarrezko Palmondoa, A passagem da noite filmarekin.  Berria - Kultura   2004-07-25

Brontzezko Palmondoa Keren Yedayari eman diote, Or lanarengatik.  Berria - Kultura   2004-07-25

5 datil palmondoa (Phoenix dactylifera).

Gameluarentzako bazka, ur-putzua edo datil-palmondoak zeuden inguruneetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.

6 palmondo adar ik palma 3.

FUNAI Indioen Fundazio Nazionaleko beharginen arabera, talde hura oso ahulduta zegoen, lastoz edo palmondo adarrez egindako txabolatan ezkutatuta.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Palmondo adarrak, garaipenaren edo sariaren sinboloak dira.  Herria   2003-01-28

Badoaz piloteen gainean eraikitako etxoletarantz palmondo adarren artean burua makurtuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 72. orr.

Palmondo adarrak harturik, oihuka hasi zitzaizkion: Hozanna! benedikatua Jaunaren izenean datorrena!  Herria   2003-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

palmondo ahul (3); palmondo baten azpian (4); palmondo eta lore (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus