Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

palma 1 iz palmondoaren adarra edo hostoa.

Beste gaixo batzuek palmak hartu, xigortu eta zanpatzen zituzten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 393. orr.

Bere hilobiaren buruan agertu zen palma bat, handik hiru urtetara Jerusalemeko erromesek esku artean ekarriko dutenaren antzekoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.

Palma palmondo bihurtu zen, hostoak erne zitzaizkion eta handi egin zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.

Martirioaren palma eta koroa irabazteko ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 567. orr.

Palmarekin, martir gisa hil baitzen.  Herria   2001-01-18

2 palmondoa.

AQ< Europar produktu manufakturatuak ez ziren jada esklaboen truke aldatzen, tropikoko gaien truke baizik (kakaoa, palma-olioa, kakahueteak), gero eta eskari handiagoa baitzuten Europan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Kontuz ibili beharko dute, gantz asegabeen kontsumoa dela eta, koko, palma eta palmito olioak saturatuak baitira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.

3 palma-adar (orobat palmadar; Euskaltzaindiaren Hiztegian palma-adar agertzen da) palmondo adarra.

Udaberrian ospatzen genuen guk jai hura Obaban, Jesus Jerusalenera palma adarren artean sartu zela gogoratuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Orduan, anaiek, pozez gainezka, korura joan ziren eta, gurutzeak, intsentsu-ontzia, palma-adarrak eta kandela piztuak eskuetan harturik, binaka prozesioan korutik elizara sartu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1138. orr.

Garaipen ospetsuaren palma-adarra lortu baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.

4 palma-hosto palmondo hostoa.

Palma-hosto horien sendatzeko dohainen ospea zabaldu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 393. orr.

Guztiz trebea zen gatibu bati bekokiaren ingurubiran metxa bat bihurdikatzen, begiak irtenarazteraino, edo aurpegia ferekatzen palma-hosto irazekiz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.

5 palma-orri (corpusean palmorri soilik)

Bildotsaren eta tronuaren aurrean zutik zeuden, arropa zuritan apainduak, palmorriak esku-artean zatxixkatela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.

6 (Cannesko zinemaldiko sari gisa)

Michael Mooreren Fahrenheit 9 / 11 filmari ikusleek eta kritikariek emandako babesa berretsi zuen atzo Cannesko zinema jaialdiko epaimahaiak, eta Urrezko Palmorria, hau da, zinemaldiko lehen saria eman zion 57. ekitaldian.  Berria - Kultura   2004-05-23

Kusturicak 1995ean irabazi zuen Urrezko Palmorria Underground filmarekin.  Berria - Kultura   2004-05-12

Cannesko Palmorria irabazteko faboritoen artean kokatu da Emir Kusturica, Kad je zivot bio cudo filmak (Bizitza miraria da) oso harrera ona izan baitzuen atzo, jaialdiko sail ofizialean.  Berria - Kultura   2004-05-15

Les invasions barbares filmak Cannesen bi palmorri jaso zituen.  Berria - Kultura   2004-02-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

palma adarra (3); palma adarrak (3); palma hosto (3); urrezko palma (6)

palmorria irabazteko (3); urrezko palmorria (10); zinemaldiko urrezko palmorria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus