Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nobeletan agertu ohi diren bi larrutako jendea etorri zait burura: izan ere luistarra zen Xanjoxe, palioa eskuetan eramanaz prozesioetan buru egiten zutenetakoa. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 172. orr.
Franco ez zela meza nagusiak erraz huts egiten zituen epela, ospetsuak ziren haren paliopeko sartzeak Salve izeneko elizkizunera, apez eta kristau ez-frankisten eskandalagarri. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 264. orr.
Francisco Franco jenerala urtegiak inauguratzen, Francisco Franco apezpiku eta artzapezpikuekin katedralera paliopean sartzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.
Tishe b'Av-en ondorengo aurreneko Sabathean ospatu ziren ezteiak, eta birjina baten ezkontzan egin ohi diren guztiak egin ziren: bazkaria pobreentzat, palioa sinagogaren aurrean, musikariak, ezkon bufoia, bertutezko dantza. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 219. orr.
Senargaia palioaren azpian zegoen, goibeltasuna irudi. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 219. orr.
Argia, lurretik hasi eta zuetako edozeinen bururaino bezain altua zena, konta ezin ahala ipurtargik osatzen zuten, denak elkarren ondo-ondoan, palio itsugarria sortuz maitagarrien zirkuluaren gainean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 283. orr.
Eleanorrek zuzenean aireportutik eztei palioaren azpira eramango duela esperoko du seguruenik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 96. orr.
Egun batean Peshe ezkon palioaren azpian zegoen, eta biharamunean dendan zen ostera, bere esku koipetsuekin alkaterna saltzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.
palioaren azpian (3)