Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zisma eta palingenesia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.
Mundu bakarra dago, geurea, baina aldizka gutxieneko energia printzipiora [...] murrizten duten deflagrazioen mende dagoena eta berriro ere bere baitatik birsortzen dena, palingenesia perfektuki arautu eta amaigabean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Hor ez dira arimen sorketa, deuseztapena eta palingenesia eta abarren hipotesi kaskarinak onartzen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 238. orr.
Desatxikimendua erretiratzea bakarrik den bitartean, antzaldaketa erretiratzea eta itzultzea da: palingenesia bat, ez espezie zaharreko beste ale bat berriro jaiotzearen zentzuan, baizik eta gizarte-espezie berri baten jaiotzaren zentzuan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 442. orr.
Berak analizatzen zituen pertsonalki errautsak, pazientzia zikoitzez, elementu preziatuak (eta apika are ez hain preziatuak) oro ateratzeko, palingenesi erritual halako batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.
Palingenesiak denbora arbuiatzera daramatza, prozesuetan iraunkor denarekin bat egitean, haien errepikatzearen eta, beraz, betiraunaren jakile: naturaren legeak itzulgarriak direla baiesteko euren era berezia da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.