Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

palindromo iz eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik berdin irakurtzen den hitza edo esaldia.

Palindromo bat aurpegi biko hitza da, baina berezitasun batekin: ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera, hitz bera irakurtzen dugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 119. orr.

Bitxia da euskaraz bai arra bai eme palindromoak direla ohartzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 120. orr.

Palindromoak osatzeko joera aspaldikoa da, dirudienez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 93. orr.

Urmaeletan, hezetasun itogarrian militarren, arratoien eta oroimenen ihesi bizi den Lorenzo arratoi harrapatzaileak, palindromoak egiten ematen ditu egunak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus