Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
palindromiko izond palindromo bat osatzen duena.
Ama, erre edo kakak hitzei, atzekoz aurrera ere berdin esaten direnei, hitz palindromiko deitzen zaie. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 93. orr.
Horretan ibiltzen direnek diotenez, orain arte inon topatu duten hitz palindromikorik luzeena suomiarren hizkuntzako bat da: saippuakivikauppias. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 93. orr.
Inuiten ezpainetan, ordea, Qaannaaq zen herri hura -izen palindromiko ezin ederragoko herria-, eta izen horrekin jarraitzen du gaur egun ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.
Ez diot esan Edward Benbow-k 40.000 hitzez osatutako idatzi palindromiko bat sortu zuela 1981. urtean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 93. orr.