Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pintzelak eta paleta bat zeuden mahai txiki baten gainean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 162. orr.
Bere paletako kolore guztiak agortuko zituen koloristarik kartsuenak, hura islatu nahian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.
Lehen ariketatzat, loreak margotzea erabaki zuen, "ñabarduraz zuzenak" iruditzen zitzaizkion koloreak aukeratuz bere paletatik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.
Marrazkiaren ondotik, pintatzen hasten baitzen, pinturak paletan nahasten eta bir-nahasten zituela, kolore egokiaren bila beti ere, hemen argiago, han ilunago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 293. orr.
Banitian tonu indartsu guztiak, mingain beteen gorria, lakoien horia, paper pusken urdina, hasitako piezen arrosa, txilar hostoen berdea, eta odolkien beltza batez ere, egundoko kolore beltza, nire paletan sekula aurkitu ez dudana. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 288. orr.
Artea baino gorroto ez zuena, hura baitzuen arerioa; bere maitearen begitartea lapurtzen zioten paletak eta pintzelak eta gainerako tresna gaiztoek bakarrik ikaratzen zutena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 84. orr.
Rothkoren paletan ez zen kolore distiratsurik, gorri, granate, marroi, gris eta beltza baizik. Berria - Kultura 2004-06-08
Alabaina, margolari inpresionista eta espresionistaren paleten eragina oso agerikoa da Etxebarriaren zenbait lanetan. Berria - Kultura 2004-04-21
Bistan denez, paletan kolore gehiago eta biziagoak dituen beste norbaiten esku utzi beharko dugu hiriko damen izaera pintatzeko lana. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.
Ohe gainean jarri zen; maindirearen tolesen artean ispilu bat irmotu, tindu-paleta atera, eta aurrealdeko xerloak urdintzeari ekin zion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.
Paleta orkestrala ederki erabiltzen du, bere sinfonietan orkestra handia behar da, XIX. mendeko erromantizismoaren bidetik. Berria - Kultura 2004-05-02
Inoiz baino soinu paleta handiagoarekin itzuli da Skunk taldea Giltzak diskoan (Gor). Berria - Kultura 2004-10-30
Beharbada kontzertu guztian orokorrean tinbre paleta zabalagoa ez erabiltzearen falta sentitu genuen. Berria - Kultura 2004-01-21
Haraxeago Jabi, paletarekin kapazoa garbitzen ari zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 32. orr.
Goiak estaltzen ari, kalean gora eta behera jendea, Larra paleta zabalarekin masari eraginez eta Mandi llanarekin. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.
Egia esan, Gortarik gorroto ikaragarria zion igeltseroaren paleta hotsari. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 165. orr.
Orgatilaren beheko apaletik ontzi bete porlana eta paleta aterata, sarrera zigilatzeari ekin zioten. Errekako harea, berriz, fintasun handikoa denez,[...] igeltsero-paletarekin leuntzen denean izugarri sendoa egiten da zarpeatu-lanetan erabiltzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.
Baina berriro hantxe azaltzen zaizu hurrengo harkaitz-labarrari itsatsia, hasieran mortairu-paleta batez hara jaurtikia dirudiela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.
Paleta jokoan, gomazko pilotekin, Andres Dick eta Javier Nicosia argentinarrak. Herria 2004-02-19
Paletaz, larruzkoan, Argentina lehen bere Fusto famatuarekin. Herria 2001-11-15
Lau modalitatetan jokatuko da: xarean, paleta larruz, paleta gomaz eta eskuz binaka. Berria - Kirola 2004-11-03
Paletan, larruzko pilotarekin, tolosarrak (Iris Thomas, Brefel Sylvain) jaun eta jabe, argentinarrak errexki menean atxikirik. Herria 2005-11-03
Emakumezkoen Paleta Gomazko Lehen Txapelketa. Berria - Kirola 2004-12-17
· Asmotan, hantxe zeuden, mahai berdearen gainean utziak, ping-pongeko bi paletak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.
Arraunen paleta uretara jausten zen, urpea erratzak bezala garbitzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 189. orr.
Gurpilaren kanpoko ertzaren inguruan paleta batzuk jartzen dira; ibaiaren indarrak paleta horiek jotzen dituenean, gurpila biraka hasten da gero eta gehiago. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4830. orr.
Mutur horretan gurpil bat jartzen zaio, diametroan lau oin eta erdi dituena eta bere ertzetik kanpora ura ukitzen duten paleta batzuk dituena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.
Txerri gantza ontzitik hartzen zuen ezpelezko paleta batez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.
paleta goma (3); paleta gomaz (10); paleta gomaz emakumezkoak (4); paleta gomazko (3); paleta jokoan (9); paleta larruz (6)