Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
paldotze iz pertsona edo animalia bati, uzkitik sartzen zaion paldo bat alderik alde pasatzea.
Paldotzearen esperientzia bizitzen ari den pertsonarentzat axola gutxiko kontua izan behar du bere deserosotasuna zein okerrengatik merezi izan duen, erlijiozko edo zibilengatik; baina, dudarik gabe, atsegin emango lioke bere burua ikusi ahal izango balu Benetako Elizaren kanpandorreko haize-orratzeko oilar bihurturik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 220. orr.
Teniak bete ditzala guztien heste-zuloak, haien ilean nahas bitez zorri, bartz, arkakusoak, maiz probatu ditzatela paldotzearen gozoak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 94. orr.