Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
paldo 1 iz zutoina.
Kubako Gobernuak adierazi duenez urakanak kalte orokorrak sortu ditu, zuhaitz eta argindar paldo ugari botaz, baina ez dirudi hildakorik edo zauritu larririk egon denik. Berria - Mundua 2004-08-14
Telegrafo paldora igo gabe, habe nagusitik zintzilik, horrelaxe atera zen Skidoo News berripaperean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 96. orr.
· Ohartu naiz Galizian non nahi eraikiak diren ziloetarik bati harrizko paldo baten gainean pausatuak daude. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 218. orr.
2 paldoan sartu ik paldotu.
Okin bat iruzur egiten harrapatu eta paldoan sartzea, sultan baten ekintza dela, justua izatearren justizia bera baino harantzago iritsi baitzen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 177. orr.