Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

palazio 1 iz jauregia.

Ez da dudarik ondarearen politika bat badela Frantzian eta gure monumentu guziak, izan diten gaztelu, jauregi edo palazio ongi zainduak direla orain.  Herria   2001-03-01

Ataritik bertatik ikusi nuen etxe hark zeukan barnealdea palazio bati zegokiola.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Handik mende bat geroago, arkitekto bainintzen, etxe zahar bat erauzi eta hura egondako lekuan palazio bat eraikitzeko kargua eman zidaten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Palazioko gela nagusian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 113. orr.

Mattin Madrilen zegoen, Villagrandeko dukearen palazioan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.

Hofburg palazioaren itzalean Mozarten sonata bat jotzen entzuten dugun soinulari gaztea.  Berria - Kultura   2004-11-10

Hiria dena palazio eta armarri da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

2 irud/hed

Ez pentsa memoria ona palazio bat denik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 64. orr.

Izan gaitezen elkarren lagun: zuek arimaren ispilu zarete, baina, gure artetik pasa beharko du palazio eder hau (gorputza) zaindu nahi duen arima orok.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.

Ni bizi naizen tokia palazioa da beti.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 166. orr.

Orduan akordatu zen nola beti esaten zion neskari egunen batean ilea moztu behar zuela, Ferminen atzamarrentzako lurreratze-pista sortu, bere mingain hezearentzako izotz-palazioa.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Udatiar eskuindarrak joanda zeuden ordurako, familia eta zerbitzariekin, euren palazio zuriak ia hutsik utzita.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.

Edifizio publiko eta palazio pribatuetako atarietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 25. orr.

Ama zen Josefa Fernanda de Borbón y Borbón, Aranjuez-eko palazio ospetsuan sortua 1827an.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.

Nankingo palazio urrunean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.

Etxe ospetsu eta palazio ohiak karrikan zehar.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 194. orr.

Jauregi fantastiko bat bezala lurretik urruti baztertua, ametsezko palazio bat bezala harrimen eragilea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 135. orr.

4 (hitz elkartuetan)

1848an esposatzera zihoazen biak, noiz eta ere Madrilgo errege palazioak jakinarazi baitzien ezkontza hori ez zela nehondik ere onartzen ahal.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 126. orr.

5 tamaina handiko eraikina, ekitaldi publikoetarako prestatua.

Aurten ere berdina egin dute eta Gare de Midi, Jaialdiaren Palazioan, ikurrina ez besteko guztiak zeuden haizetan dantzan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus