Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Handik gutxira, perraileko uraren palasta hotsa belarriratu zitzaidan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 22. orr.
Pentsamendu hau etorri zait, eta zetorkidan palasta berean bota dizut, irakurle horri. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 140. orr.
Beste ekaitz-bolada bat da, handik tarte batera datorren berria: beste uhinaldi bat da, beste palasta bat... hondartzako olatuen erara datoz bata bestearen atzetik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.
Emakume bat zubipean lotara bilduta zegoena, ur palastak eraman zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.
Euri-palasta indartsuak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 400. orr.
Beheko aire-palasta beroari, goialdetiko aire hotza ateratzen zaio bidera, nonbait, eta lainoa berriz formatzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.
Hor barruan energia palasta kopuru ikusgarriak dabiltza trumilka eta zurrunbiloka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.
Bihotzak palasta egin zidan, lehen esalditik ohartu bainintzen zeinen ezagun egiten zitzaidan ahots hura. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.
Zerbaitek palast egin zidan oroimenean, eta ziurtasun ulergaitzez ahoskatu nuen: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.
Pinta bakar banakoak ziren, baina zilarbizitik hamazazpi libra luze kabitzen ziren bakoitzean; hainbesteraino, non kosta egiten zen pultsuan jasotzen, eta palast eragitean, berriz, bazirudien animalia bizi bat mugitzen zela barruan indarka. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.