Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

palankatxo iz palanka txikia.

Zilarrezko palankatxoa eman zion Canella gobernadoreak Amilibia alkateari, eta honek orduan, sekulako txalo eta oihuen artean, lehenengo harresi-puska bota zuen lurrera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 40. orr.

Baina hemendik berehala motorretako bat leherraraztea alferrikako gauza iruditzen zaidanez, berriro zapaltzen dut ezkerreko palankatxoa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.

Telegrafoak jo eta maniobrari on bat segituan altxatzen da, aparatuaren palankatxoa askatu, bere geltokiaren adierazgarria emandakoan berriz eseri eta lozorroan gelditzen da.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.

Trabaturik dagoen gasaren palankatxo baten kontra.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.

Fusila hartu eta, geldiro, palankatxoa atzerantz bota zuen baso-guardak, errekamara betez.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus