Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

palanka 1 iz puntu batean bermatzen eta horri buruz biratzen den burdin barra, gauza pisuak jasotzeko edo higitzeko erabiltzen dena.

Makina sinple bat da palanka, oso ezaguna eguneroko bizitzan, puntu batean aplikaturiko indarrari beste puntu batean lan eginarazten diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Masa txiki batek mastodonterik astunena altxa zezakek, bere zamaz, palanka bati esker.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.

Muturra pisuaren azpian jarri ondoren, palankaren besoan gizon bakar batek egiten duen indarrarekin sakatuz, besterik gabe, pisua altxa egiten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4770. orr.

Korrea bat ongi, bestea sartzeko labea palankarekin altxatu zuten.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.

Eta hala, pisuaren azpian jarritako palanka ere, erditik sakatzen bada, nekezagoa izaten da pisua mugitzea, baina besorik luzeena muturretik zanpatzen denean, orduan errazago altxatzen da karga.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Palanka batek beti du gontz edo euste-puntu bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Guraizeak dira palankaren adibide bat: hatzek egiten dute indarra, eta ebaki behar den objektua da karga.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Lapurrek burdinazko palanka batez behartu dute kaleko atea, eta gero biltegikoa behartu dute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Peterrek sarraila berriro zabaldu nahi badu, palanka gogorragoa erabili beharko du oraingo honetan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 311. orr.

Pertikak eta palankak prestatuko dituzue, eta karelean guardia egin beharko duzue topatuko dituzuen izotz zatiak saihestu edo apartatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 341. orr.

Gabardinak poltsikoan zeukan tartetik barrena sartu nuen eskua, perkutorearen palanka jasotzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 219. orr.

-Erabil ezak palanka txikia -esan nion pistolaren katua jaso bitartean-, baina saihets batetik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 181. orr.

Azpiko palanka tikiari eraginez, jarlekua gibelarazi zuen, zangoak hedatu bidenabar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Aipaturiko mugimendu horretan, palankarena egiten du besaurreak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Bere palankaz Lurra mugituko zukeen Arkimedesek, eta hori da axola duen gauza bakarra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zangoetan dagoen palanka-sistema bertsuak ematen die gizakiari eta beste animalia batzuei lasterka egiteko ahalmena Intxaur-kraskagailua da beste palanka mota bat: mutur batean du euste-puntua, harengandik hurbil karga eta harago indarra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

Tinpanoak eta hari loturiko hiru hezurtxoek egiten duten palanka-efektuak berrogeita hamar bat aldiz gutxitzen du tinpanoaren eta leiho obalaren arteko soinu-bibrazioen anplitudea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

3 irud/hed

Besoak eta zangoak, irmo tinkaturik, lau palanka ziren, indarrezko lanei ekiteko mekanikoki prestatuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Gizartean aldaketa gauzatzen duen palanka bihurtzen da dirua.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

Merkataritza, arte eta industriaren ibilbide askearen eguneroko jarduera trabatzen duten eta etorkizuna aztoratu dezaketen oztopoak iraultzeko palanka boteretsua.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Hori al da nolabaiteko palanka gatazka gainditzeko behin-betiko?  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Datozen autonomia hauteskundeetan «palanka» izango litzatekeelako proposamena bera.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

4 makina edo tresna bat erabiltzeko osagaia, palanka baten betekizuna edo forma duena.

Mekanika horretan parte hartzen badu, parte hartzen du zoriz erabiltzen dituen palanka eta botoien bidez, palanka eta botoi hauen egiazko funtzioa zein den jakin gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 300. orr.

"Badator, badator!", esan du batek, eta berehala, palanka bati eraginda bezala, mugimenduan jarri dira denak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.

Kateen hotsa eta tornu baten zalaparta entzuten ziren; tornuan lan-jantzi urdineko gizon batek palanka bat zerabilen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Semaforo eta seinaleetako palankak arin mugitu nituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 83. orr.

Abiaduren palanka zakar erabilirik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.

Autoa lortzen dutenean ez dakite eskuan duten hori zakila, martxen palanka edo esku frenoa den.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 298. orr.

Esku bat bolantean eta bestea martxa aldatzeko palankan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 119. orr.

Frenoaren palanka altxatu eta atzera bota nuen besoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.

-Tren militar bat genuen geldirik trenbideen orratzetako palanken ondoan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 35. orr.

Sakatu zama husteko palanka, eta eragin gurditxoa atzera ekartzeko giltzari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 189. orr.

-Heldu gara -taxilariak kontagailuaren palankari eragin zion eta zenbaki gorriak geratu ziren-.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 137. orr.

Nire pisu guztiaz zapaltzen dut gidako palanka, horma bat botatzen ariko banintz bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 136. orr.

Kabina barruan zegoen Zulaika, abante agintzen laurehun zaldiei lau nudotan, astiro, indarka ahuldu gabe, palanka slow jarrita izotzezko itsasoa brankatu behar balute bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 231. orr.

Cirok makina abian jarri, palanka jiratu eta lurrikara gertatu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.

· Kotxean ere, palanka-kanbioari heldu eta diren botoi guztiak sakatu nahi zituen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 125. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Autoa gehiegi moteltzen bada puntu hilean uzten dut aldaketa-palanka, oso ortodoxoa ez den maniobra.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 25. orr.

Eguraldiaren aldaketa mugitzeko edo datorkeena ekiditeko, kanbio-palanka aparteko eta berezirik ezagutzen ez dugun arren, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 358. orr.

Ez kamioi honek, ez errepide honek, ez gas palanka zikin honek ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.

6 palanka egin zerbait palanka gisa erabili.

Arkimedes matematikari greziarrak, palanka egiteko puntu bat emanez gero, mundua mugituko zuela aldarrikatzen zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

Bizkarra paretatik aldendu gabe igo zen, hankekin palanka eginda txandaka, gorantz lerratuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 236. orr.

Mahaian besoekin palanka eginez niregana luzatu ditu ezpainak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.

Palanka egin zion txarroaren goiko alanbreari, eta gero tapari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 41. orr.

Beste pipada bat jo dio zigarroari, eta bi atzamarrekin palanka eginez urrutira bota du.     «Bizia lo», 2003 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdinazko palanka (3); palanka bidez (4)

palankari eragin (5); palankari eragin zion (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus