Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aski izan zituen hamar palakada zakua gainezka uzteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 226. orr.
Azken palakadarekin ikatza parrillaren ertzeraino ailegatu zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.
Lehenengo palakadak antzuak izan ziren, gerokoak ere bai, hurrenek hartxintxar ziztrinak besterik ez zekartzaten, baina inor etsitzerainoko ahaleginak eginda abailduta zeudela, saria jaso zuten: zilarra! Berria - Kultura 2004-02-01
Ahalik eta hondar busti gehien hartu eta palakadak botatzen genituen haizaldera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.
Entzumenari jarraiki, beren norabidea aldatu eta berriro ere lanari ekingo zioten, palakadaz palakada batzuek eta pikotxaz beste batzuek, sekula baino indar gehiagoz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 142. orr.
Léonek zenbait palakada ikatz bota berriak zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.
Lehen mareajea zuen, arrabak zeuzkan gazte hark, eta gainerakook baino palakada batzuk zentzun gehiago buruan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 220. orr.
Suginek ikatz palakada batzuk bota zituzten galdara azpira. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.
Azken lur palakadak kutxa estali zuenean, Pedrok buelta erdia eman eta pauso batzuk atzera egin zituen, hilobi zahar eta berrien artera. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 107. orr.
Bere eskumutur miragarriaz pozoitu egiten zituen bere palakadak. Berria - Kirola 2004-02-17