Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
paktista 1 izond paktismoarena, paktismoari dagokiona.
Historian zehar Euskal Lurraldeen eta Estatuaren arteko harreman moldea markatu duen espiritu paktistaren barruan. Berria - Harian 2005-11-13
2 paktismoaren aldekoa.
EAJk duela urte batzuk zituen jarrera autonomista eta paktistengandik apur bat urruntzea lortu dugu. Berria - Euskal Herria 2004-05-04
Gure alderdia beti paktista izan da. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Paktista samarra bere alderdiko guztiak bezala, baina jatorra." Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.