Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paketetxo (orobat paketaxo g.er.) 1 iz pakete txikia.

Bigarren paketetxoa zabaldu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Opari gisa bildutako paketetxoa eskaini zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 147. orr.

Jostailu bat bezalakoa zen, ezin Eguberri egunera arte itxaron, bezperan ireki beharra zegoen paketetxoa.  Berria - Kirola   2004-08-07

Arinago hasten da Letizia paketetxoa askatzen bere gelarako bidean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

Gutunarekin batera paketetxo bat ere jasoko duzu, Patri, gorde ezazu ongi.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 98. orr.

Bakoitzean paketetxo bat zegoen, paperez bilduta, bere jabearen helbidearekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.

Paketetxo bat garraiatu behar duzu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 39. orr.

Onartu behar dut eskuetan izan nuenean -ideia erlikiak berak eman balit bezala-, paketetxo bat egin eta Arana Fundaziora igortzeko asmoa bururatu zitzaidala ohar labur batekin, zeinean, argibide asko eman gabe, Sortzailearen hezurra zela azalduko nien.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 451. orr.

Hoa hire baxuarekin Gasteizera, emaiok paketetxoa eskatzen dianari, eta akabo!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

Biotako batek nik jaso beharreko paketetxo bat eduki behar luke.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 146. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Leire Marie Claire aldizkaria irakurtzen, bareago, sosegatuago, alboan gaileta paketetxoa zabalik duela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus