Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paje (orobat page g.er.) iz jaun baten morroia edo mutila.

Bitartean, paje batek Santxo Panzak bere emazteari idatzitako gutuna eramango dute ezkutariaren herrira.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 177. orr.

Jose Gaintzakoak bi estudiante, bi dontzeila, bi neskame, eta pagea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.

Loiolako ibarrean sortu zen Inazio, paje izatetik santu bilakatutako hura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 176. orr.

Posizio hartan eta bere ile kizkur-kizkurrarekin, mutikoak paje bat ematen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 338. orr.

Piak zabalik, izartuta eta busti samarrik zituen begiak, paje batena, aingeru batena zirudien bere azal leun haren gainean, begiratu zionean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus