Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
paja1 1 iz adkor masturbatzea.
Neskaren hamaikagarren paja zuzenean eta enpalmaturik ikusi ostean, bikote hari agur esan eta bestelako jende taldeei hurreratzen hasi nintzen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 56. orr.
2 (egin aditzarekin) masturbatu.
-Zer nahi duzu, nik paja bat egitea? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 90. orr.
Zenbat paja egin dituk udalekuan hagoenetik. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.
Eta ez egin paja lar, txarra da eta. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 48. orr.