Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ameriketako Estatu Batuek Alemaniaren kontra ez dakit zein gerrari ekin zioten denboran, hiru paisano ardo botila batzuen inguruan bilduta zeuden. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 53. orr.
Polizia nazional bat zebilen gertu paisanoz jantzita. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.
Paisanoz jantzia zetorren, pistolaren giderra gerrikopean ageri zuela. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 10. orr.
"Ekipaje handia eraman al du aldean?" "Paisanozko traje batzuk, besterik ez". Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 181. orr.
Batzuetan, droga edo lapurretagatik gazteren batzuk detenitzen bazituzten, paisanozko poliziek komun horietan sartzen zituzten erregistratzeko. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 115. orr.
Esaten dute sekreta pila bat dabilela, bai zipaioenak bai paisanozko pikoloak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 158. orr.
Paisanozkoak zain neuzkan zubian. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 111. orr.
Paisanozkoek hirulaurdenekoak eramaten dituzte pipa disimulatzeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.