Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sortzen eta pairarazten dugun biolentzia, gainditzeko zubirik gabeko leizea da, miseria bezala. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 135. orr.
Hiltzaileen arma bakarrak hitzak izan baziren ere, pairarazi zioten bortxa ez zen izan fisikoki buruan mailukada bat baino txikiagoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.
Otoi, horren gaitzaldi bortitzak ez niri gehiago pairarazi; ezin segurta baitezaket jasanen ditudanik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.
Sufrimendua, Imanol Altunak pairarazi ziona. Berria - Kirola 2004-08-20
Urruntzearekin giza eskubideak urratzen direla eta ahaideei sufrimendua pairarazten zaiela salatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-03-11
Erailketa ez zen zigorrik gabe geldituko eta Jaurenea-ko nagusiak pairarazi zuen oinaze guziaren ordaina ukanen zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.
Bihotzean nuen ahalkeari gizarteak pairarazten zidana erantsi zitzaion eta paralesiatua geratu nintzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.