Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Painelu zuria poltsikotik atera eta kopetako izerdia lehortu zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 101. orr.
Painelua patrikatik atera nian bekokia xukatzeko. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 182. orr.
Txalo zaparradaren ondoren, zaletuak sari eske hasi ditun, painelu zuriak airean dantzatuz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 11. orr.
Tarteka, painelua hartu eta zintz egiten du, eta berriro jasotzen du berehala, hots, marruskatzen du bere esku urdurian. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.
Tren geltokietan painueluak astintzea baino agur esateko era politagoa zen inoren eskularruari tira egitea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.
Kapota jaitsia zuen auto bat gidatzen, painelu luze bat lepoan eta korredore betaurrekoak jantzita. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.
Atzekoak, loihartzeko urdinekin jantzita eta painelu gorriak saman, ukabila gora altxatuz. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 29. orr.
Hogei errublo eman zizkidan, eskua bete diru, pisu askoa, painelu urdin batean bildua. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 33. orr.
Buruko painelu zuriak, eta beltzenak bezalako eskumuturrekoak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.
Koloretako painelua buruan eta zirrindola doratuak belarrietatik dilindan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.
Kolore hori biziko painuelua; gerruntze motxa eta gona. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.
Aittittek painelua lau korapilo eginda zuen buruan txapelaren ordez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.
Hor, Loiolako semaforo horretan, orain bera paperezko painueloak edo saltzen hor egoten duk eta... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 47. orr.
Han bai, han lasai eman nionan negarrari, eta painelu franko utzi ninan malkoz blai. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 77. orr.
'Eseri, mesedez,' dio, malko isuriak paineluaz lehortzen dituela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 25. orr.
Saxo, kale painuelo saltzailea. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 40. orr.