Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pagu iz ordaina, saria; pagatzea, ordainketa.

Zorionik beroenak, Golubtxik, pagu ederra izango duzu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.

Euskaraz "Nolako bizitza, halako pagua" esango genuke.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 15. orr.

Hutsa agertzen delarik, idazleak obragatik sufritzen badu ere [...], editorea bere lanagatik da penatzen -"ongi egindako lanaren pagua, liburuan sagua"-.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 148. orr.

Lintxamenduak, beste pagu batzuen oso bestela, jendeketaren beroa eskatzen baitu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.

Arrain batzuen paguan arrautzak, indabak zein ortuariak hartzen zituen, eta gero horiek Mundakan eta Bermeon etxez etxe saltzen zituen, azkenean faltrikeran diru apurren bat sartu ahal izateko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 44. orr.

Formalitate horretaz libratzea zen espero zuen pagu bakarra, berarekin zorretan zeuden beltzengandik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 235. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus