Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaztetasuna da benetako Saturnoren Erreinua, Urre Aroa lurrean berritua, sasiak pikuak ematen zituena, zerriek txistu hotsei kasu egiten zietena, zurdak zetazkoak zituztena, jatenetako beti pagotxa zutena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 123. orr.
Bildotsetik pagotx gozora ohitutako ardiari ote-larrea gogor. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 209. orr.
Ondotik bigarren jorra ematen zitzaion alorrari, gorotza, arbi hazia, pagoxa hazia edo zena zelakoa nahastu bidenabar. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 301. orr.
Pagotxa gutxi energiaren arloan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.
Film guztiak aurretik ikusteko pagotxa dik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 44. orr.
Tomasek keinada egin zidan, "hau duk hau, pagotxa!". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.
-Eta zelan lortu du pagotxa hori? Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 28. orr.
Ez zitzaion horrelako pagotxa egokituko! Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.
Bukatu zaizue pagotxa, burges putakumeok! Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 120. orr.
Amaitu zaik pagotxa, Casanova. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 66. orr.
Pagotxak desagertu dira, eta majo sufritu behar da puntuak biltzeko. Berria - Kirola 2004-12-22
Automatika zahar bat aukeratu nuen, benetako pagotxa beherapena kontuan hartuz gero, eta harekin batera zazpi kargadore erosi nituen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 147. orr.
Egungo fiskalitate sistema «pagotxa ikaragarria» dela kapitalaren errententzat. Berria - Ekonomia 2004-07-03
Sekulako pagotxa eta amama ikusten zuten horretan eta eurentzat nahiko luketela esaten ei zuten Bartzelona eta Madrileko lagunek. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 95. orr.
Inoiz ulertuko ez ditudan pagotxak eskaintzen dituzte orain hegazkin-konpainiek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 40. orr.
Garapen gutxiko literaturetan gabiltzanok ere badugu Leopardik aipatzen zuen antzeko pagotxa, tradizio urri batek ematen digun sortzeko aukerarena alegia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.
Lan pagotxa, soldata hobea, eta hainbat artikulu jaso, eta argazki batzuk kudeatu, hori besterik ez zela. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 119. orr.
benetako pagotxa (3); pagotxa izan (3); sekulako pagotxa (5)