Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pago 1 iz basoko zuhaitza, handia, enborra zuzena, azala leuna eta iluna, eta zura zuria, arina eta sendoa dituena (Fagus sylvatica).

Jauregiak ezker saihetsetik hasita baso sarria zuen, haritz, pago eta artea batez ere, orein eta basurdeen bazkaleku, ehizarako aproposa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Ezta gaur adina pinurik ere, noski, lehen pagoa, haritza, lizarra eta abarra zen toki askotan pinua baita nagusi gaur.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 69. orr.

Pagoen hosto berriak berdetzen hasten ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Ikusten? -errepikatu zuen Mikelek beste ordubete geroago, pago baten gerizpean bazkaltzen ari ginela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Erraldoiek pago eta haritzetan izkiriatutako letrak begien parean zeuzkan orain.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 330. orr.

Landatu ditugu pagoak: aitzur batekin behar zen zilo bat egin, arboltxoa ezarri eta lurra tapatu zangoekin.  Herria   2004-03-25

Pago bat inausten ari zela adarrari odola sortu zitzaionekoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 239. orr.

Lizarrak ez du antenarena egiten pago eta haritzek dagiten bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Ikatzik onena pagoarena eta elorriarena seinalatzen dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Glaziazioetan desagertutako pagoak 5.000 urte behar izan zituen Italiatik berriro guregana etortzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 138. orr.

2 (izenondoekin)

-Hoa pago handira, eta eskegi ezak gure aita zenaren erretratua hik dakian adarretik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 122. orr.

Pago eder baten gerizpean gelatxo pobre bat atontzeko eskatu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1080. orr.

Arte eta pago galantak, iturritxoa erdian, beti ura dariola.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Pago zahar baten gerria da.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 89. orr.

De Villon kondea ekarri zuen gogora, jaun alai txantxazalea, bere gaztelu aurreko pago urtetsuan urkatu eta haren gaztelua larrutua eta suntsitu zutena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Bidegurutze batean eguzkiak pago gazteen kimu zorrotz eta likatsuen gainean dir-dir egiten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 167. orr.

Pago hostotsu baten itzalean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 149. orr.

Gaua han egin ondoren pago loratu baten pean atzarri zelarik, [...].  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.

-Baina pago okerrak ere hain dira lerdenak batzuetan...!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 110. orr.

Erabaki zuen lotara joatea, Umeen Pasealekuko pago negartiaren azpira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 239. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pago oihana da Aralarren beste dohaina.  Herria   2003-07-10

Zain oneko pago egurraz egindako uztarria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Aizkorak pago-enbor bigunak bezain erabakigarri ebakitzen zituen brankak eraso-andanak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Pago ipurdi batean eseri zen, atseden hartzera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.

Haritz ezkurra, pago ezkurra, gaztain alea...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

Haritz eta pago zurez eginiko eskailera monumentala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

Orain haatik toki horiek ezeztatuak dira, bidea pago landarez hainbat hartua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

4 pago-lizar (orobat pagolizar g.er.)

Lorategian parterre borobilak zeuden, kolore zuri eta horiko loreekin, eta magnolia aski handiak, inguruko basoko pago-lizarren aldean bigunak ematen zutenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Baserri aurre, ermita atze eta pago-lizar arteko zabalguneetan dantzan ibilitakoek ondo gogoan dituzte, oraindik ere, Faustinok gehien bisitatu zituen alderdiak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 53. orr.

Abiatzen ziren, ezkutatzen ziren garo artean gorantz begira pago-lizarren adar bakoitza aztertuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Hurbilago, belar sailetan sakabanatuta, garaiera askotako zuhaitzak ikus zitezkeen, denak ere pago-lizarrak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Esaten zien basomutilei: "Emaiozue lurra leku eder eta babes batean; berpizten denean ikus ditzala bere betiko pago-lizarrak".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pago enbor (6); pago lizar (3); pago lizarrak (3); pago lizarren (4); pago oihana (3); pago zahar (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus